Geuretik Sortuak beka-deialdiari esker, Maitane Nerekan Umaran filosofia irakasleak helduentzako idatzitako Maitasunak mozolo-aurpegia du ipuina sortu du. Liburua "Hamaika irakurtzeko jaioak" egitasmoaren barruan kokatzen da, Udalbiltzak sustatutako ekimena.
Udalbiltzako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan sortutako literatura-bilduma honetan,hamaika idazlek hamaika ipuin sortu dituzte, bakoitza Euskal Herriko gune batean kokatua.Bilduma honen barruan, hamaika narrazio aurkituko ditu irakurleak: Atxondon egon da Miren Artetxe Sarasola, Gorlizen Maitane Perez, Amasa-Villabonan Maitane Nerekan Umaran, Nafarroako Goi Erriberan Zigor Garro, Baigorrin Naia Arantzamendi, Aulesti/Amoroto/Munitibarren, Oier Guillan, Ikaztegietan Peru Calabaza Saban, Oiartzunen Saioa Iribarren eta Ander Basaldua, Etxalar/Arantza/ Bera/Lesakan Goiz Eder Iturain, Asparrena/Ziordian IxabelAgirresarobe, eta Ortzaizen Garazi Albizua.Laguntzaileak: Hamaika Telebista, Kanaldude, Berria, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, EKE, Elkar.Besteak beste, Gorlizek eta Plentziak parte hartu dute ekimen honetan.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||