Euskararen zabalkundean lanean dabilen Orbizta elkartearen ekimenez, bertoko euskara aldaera ezagutarazteko ikastaldia, Iñaki Gaminderen eta Iñaki Gilisastiren eskutik. Parte hartzeko, izena eta telefonoa eman non@ni.eus helbidean edo 652 737 306. Adi! Barrikako saioa 10:00etatik 13:00etara egingo dute.
Umeentzako tailerrak, pintxo-lehiaketa, herri-bazkaria eta musika eskaintza zabala izango dira protagonista zapatuan, apirilaren 18an, Goiherriko San Kristobal elizan. Auzoko jai-batzordeak jakinarazi du bazkarirako tiketak ia agortuta daudela eta egun osoko festa giroa bermatuta egongo dela.
Antzerki klasikoaren zale bazara, aukera paregabea duzu hemen. Teatro de Robres taldeak obra ezagun honen moldaketa bizia ekarriko du, umorea eta dramaren arteko nahasketagaz. Antzerki Amateurraren XIII. Jaialdiaren barruan kokatzen da, hurbildu zaitez!
Mendibile Jauregiak eta Bakioko Txakolinguneak Txakomic jaialdiaren edizio berria hartuko dute aste-akabu honetan, apirilaren 17tik 19ra. Betan, Bizkaiko Txakolina eta Galiziako produktuak dastatzeko aukera egongo da, marrazkilari eta ilustratzaileen lanakaz lagunduta.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||