Aurten, "Igazko kabiak hutsik, ez da aurten txoririk" leloa hautatu dute antolatzaileek urteroko hitzordurako. Apirilaren 17an, gainera, lehiaketaren historiari eta herri-ekintzen antolakuntzari buruzko liburua aurkeztu zuen Aitor Fdez. de Martikorena Rodriguezek Kurtzio kultur etxean.
Tentsioa, misterioa eta barre algarak uztartzen dituen obra. Lau laguneko istorio honek harrapatuta utziko zaitu hasieratik amaierara. Helduentzako emanaldia da eta sarrerek 5 euroko balioa dute. Erronka zure zain dago!
Hizkuntza: Euskara
Tokiko liburu-dendek eta udal-liburutegiek bat egingo dute Liburu Azokaren edizio berri honetan. Apirilaren 24tik 26ra bitartean, Areetako Xake plaza istorioak deskubritzeko, gustuko irakurketak berreskuratzeko eta argitalpen-berrikuntzakaz gozatzeko gune bihurtuko da, liburuak % 10eko deskontuagaz erosteko aukeragaz.