Gorlizko San Pedro plazak jaigiroa hartuko du gaur, astelehena, ekainak 29, San Pedro jaien harira antolatutako egitarauagaz. Arrastitik gauera bitartean, dantzak, kaixarrankak, sardinadak, musika eta zezen-suzkoak girotuko dute herriko erdigunea.
Sopelako Udalak aurtengo sanpedroetan eta Larrabasterrako Karmen jaietan izango den musika programazio zabala aurkeztu du. Lehendabizi, herriko jai nagusiak ekainaren 25etik 29ra ospatuko dituzte, eta kontzertuak txosnagunearen zein Udaletxeko plazaren artean banatuko dituzte. Aldiz, Larrabasterrako karmenak uztailaren 15etik 19ra izango dira, eta kontzertu nagusiak Urgitxieta plazan izango dira.