Jai hau gutxik bezala ezagutzen du Eskarne Unanue Itxas Argia elkarteko presidenteak. Berak 15 urte daramatza 1958an sortu zen euskal kultura sustatzeko sortu zen talde getxoztarraren zuzendaritzan, eta karguagaz batera, Aixerrotako Nazioarteko Paella Lehiaketa antolatzea ere egokitu zaio urteotan. "Betidanik ezagutu ditut paellak, txikitatik, eta niretzat ez dago hoberik", dio.
Barikuan Gorlizko Santiago jaiak abiatuko dituzte, eta bost egunetan zehar jai-giroak ez du etenik izango. Aurten, Kukulus kuadrilla arduratuko da festen hasiera iragartzeaz, baina urtero legez, adin guztietako gorliztarrak izango dira festen protagonistak. Hemen duzu hurrengo egunetako programa egunez egun.
Uztailaren 24tik 26ra ospatuko dituzte aurten Berangoko jai patronalak, XVII. mendeko baselizaren inguruan batuta.