Itzubaltzeta/Romok jai-giroz beteko ditu kaleak abuztuaren 2tik 9ra. Kontzertuak, herri bazkariak, goitibeherak, Herri Krosa, umeentzako jarduerak, txapelketak, kalejirak eta auzoko ohiko hitzorduak izango dira protagonista, adin guztietako herritarrentzat prestatutako egitarau oparoan. Auzoa musikaz, kolorez eta giro onez beteko da beste urte batez; beraz, ez da aitzakiarik faltako etxetik irten eta jaiez gozatzeko.
Berangoko Santo Domingo jaiak Guzmango Santo Domingoren omenez ospatzen dira abuztuaren 4aren bueltan, Santa Ana jaien ostean herriko jai-giroari segida emanez. Herriko kultura elkarteek eta kirol-taldeek antolatutako ekitaldiek osatzen dute egitaraua, eta 2026an uztailaren 31tik abuztuaren 4ra egingo dituzte.
Algortak San Inazio jaietan murgilduko da datorren astean. Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra bitartean, herriko kale eta plazak musikaz, kirolaz, kulturaz eta kuadrillen giroaz beteko dira! Egitarauak adin guztietarako jarduerak bildu ditu, ohiko hitzorduak eta aurtengo berritasunak uztartuta. Beraz, anima zaitez eta hurbildu Algortara!