Asteazkena, abuztuak 12

19:31

Eguzki-eklipsea

Uribe Kosta | Bestelakoak

Abuztuaren 12an, eguzki-eklipse totala ikusteko aukera egongo da Euskal Herriko hainbat lekutatik. Fenomeno berezi horren inguruan hitz egin dugu Naiara Barrado EHUko astrofisikariagaz. Eklipseak nola gertatzen diren, non eta nola ikusi beharko diren, zer neurri hartu behar diren eta halako fenomenoek zientziari eta dibulgazioari zer ekarpen egiten dioten azaldu digu.

09:00

Artearen Ibilbidea BBK VII, Animaliategia

Itsasbide, 15-17, Gorliz, Gorliz | Erakusketak

Bilboko Arte Ederren Museoko lanen bidez, BBK Artearen Ibilbidea erakusketa ibiltariak animalien munduaren errepresentazioa artearen historian zehar aurkezten du. Bilbao Museoak gaineratu duenez, erakusketa honek, Jose Luis Merino Gorosperen komisariotzagaz, "museoaren bildumako hogeita hamazortzi pieza biltzen ditu —pintura, kartelismoa, argazkia eta forja—, eta, horietan, animaliatasuna ez da apaindura hutsa, baizik eta zentzuaren muina". Hala ere, Animaliategi honek artista bakoitzaren begiradaren bidez animaliak kultura eta memoria partekatuaren forma bihurtzen dela eta natura izateari uzten diola deskubritzera gonbidatzen digu.

Artearen Ibilbidea BBK VII, Animaliategia Itsasbide, 15-17, Gorliz

Bilboko Arte Ederren Museoko lanen bidez, BBK Artearen Ibilbidea erakusketa ibiltariak animalien munduaren errepresentazioa artearen historian zehar aurkezten du.

Bilbao Museoak gaineratu duenez, erakusketa honek, Jose Luis Merino Gorosperen komisariotzagaz, "museoaren bildumako hogeita hamazortzi pieza biltzen ditu —pintura, kartelismoa, argazkia eta forja—, eta, horietan, animaliatasuna ez da apaindura hutsa, baizik eta zentzuaren muina". Hala ere, Animaliategi honek artista bakoitzaren begiradaren bidez animaliak kultura eta memoria partekatuaren forma bihurtzen dela eta natura izateari uzten diola deskubritzera gonbidatzen digu.

16:00

Portu Zaharreko jaiak

Getxo | Jaiak

Abuztuaren 12tik 16ra bitartean ospatuko dituzte aurten Algortako Portu Zaharreko jaiak. ÑTR iazko kuadrillen txapelketako talde irabazleak irakurriko du pregoia, eta horregaz batera hasiko dira festak. Lau egun horietan zer izango den jakin gura? Bada, hona hemen egitaraua!

Agenda herriak

Egutegia

Abuztua
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            
Iraila
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Urte osoko agenda ikusi »»