Bihar, Bihotz-Biriketako Bizkortzearen (BBB) Eguna dela eta, Osakidetzako profesionalek herritarrei zuzendutako BBB tailer bat emango dute. Helburua bizitzak salba ditzaketen oinarrizko teknikak herritarren artean zabaltzea da. Urdulizko Ospitaleko sarreran egingo dute, 10:00etatik 12:00etara.
Otsailean, Iñaki Lagos eta Luis Artola, Bilboko kontserbatorioko irakasleak, Zisjordaniara joan ziren Al Kamandjati elkarteak egiten duen ahaleginaren testigantza jasotzeko. Bidaia horren berri emateko, Aitor Gisasolaren laguntzagaz dokumental bat egin dute, eta urriaren 16an, Urdulizko Kultur Etxean, 19:00etan, ikusi ahal izango da.
Santo Tomas jaiak ospatuko dira Lemoizko Armintza auzoan urriaren 16tik 18ra. Jai batzordeak hiru egunetarako egitarau oparoa antolatu du: kirolaz, gastronomiaz, musikaz, tradizioaz eta, nola ez, arrantzale eta baserritar egunaz gozatzeko aukera izango dute armintzarrek hurrengo aste-akabuan.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||