Inguru Minguru tailerren helburua umeei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea izango da, besteak beste, baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea. Lau urtetik gorako umeentzat zuzendutako tailerra izango da, eta, bertan, "mosaiko jasangarri" bat sortuko dute.
Bihar, urriaren 23an, 18:00etan, Urdulizko Udalak, Labayru Fundazioaren laguntzagaz, Urdulizko lanbideen sidurriak batzen dokumentala aurkeztuko du Urdulizko Kultur Etxean. Ekitaldia Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan egingo dute.
Iker Laurobak kontzertu bat eskainiko du Sopelako Kurtzio Kultur Etxean urriaren 23an, barikua, 20:00etan. Kontzertu akustikoa izango da, eta Maria Antunezek (gitarra) eta Sara Azurzak (ahotsak) lagunduko dute. Antolakuntzatik azaldu dutenez, bere azken diskako, Bosgarren solairutik, baita aurreko diskoetako moldaketak prestatu dituzte kontzerturako. Sarrerak Sopelako Udalaren webgunean erosi daitezke, 6 euroan.
Gorliztarrek gastronomiaz, musikaz eta publiko guztientzako jarduerez gozatzeko aukera izango dute aurten ere Dastatu Urria Gorliz ekimenaren edizio berrian. Sasoiko produktuak izango dira protagonista aste-akabuan zehar Ibarreta plazan egingo diren lehiaketa, tailer eta abarretan.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||