Urriaren 31ean, urteko gaurik beldurgarriena ospatuko dute Antsonekoa enparantzan. Mamuak, sorginak eta munstroak bertan egongo dira hainbat jarduera egiteko prest. Tailerrak, mozorro desfilea, disko festa... Atera armairutik mozorrorik beldurgarriena eta parte hartu!
Gure Lurreko Merkatuak Sopelako, Uribe Kostako eta Bizkaiko baserrietako ekoizleengana zuzenean jotzeko aukera eskaintzen du astero. Besteak beste, barazkiak eta frutak, ogia eta pastelak, marmeladak, gildak, gazta eta txerrikiak erosteko aukera egoten da. Astero parte hartuko duten produktuak eta ekoizleak zeintzuk izango diren jakiteko, Sopelako Udalaren Instagramean kontsulta daiteke informazioa.