Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, Erandioko Udalak eta herriko emakumeen elkarteek bost eguneko egitaraua aurkeztu dute.
Hurrengo asteetan, tailerrak, elkarretaratzea, omenaldia eta zineforuma izango dira Barrikan, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira. Emakumeok bizirik, aske eta beldur barik lelopean, ekimenen helburua emakumeenganako eraso mota guztiak ikusaraztea, berdintasuna aldarrikatzea eta udalerriko emakumeei ahalduntzeko tresnak eskaintzea dela adierazi du Udalak.