Irailean hasiko da martxan Berangoko jarduera ekonomikoko esparru berria

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 31a, 14:50

Berangoko merkatalgune berria, obretan.

Enpresa batzuk martxan jarriko dira datorren irailean Berangoko jarduera ekonomikoko Landaidako esparruan. Hori dela eta, enpresa horiek lanpostu berriak eskainiko dituzte. Daborduko lehenengo lan-eskaintza zabaldu dute, Burger King janari lasterreko katearena, alegia. 

Lan-eskaintza horien berri emateko, Udalak informazioa bidaliko du etxez etxe, enpresa bakoitzak hautagaiak aukeratzeko erabiliko duen sistema azalduz. Nolanahi ere, lana bilatzen duten pertsonek euren curriculum pertsonala Behargintzan edo Enplegu Zentroan eguneratua izatea gomendatu dute udal-arduradunek.

Behargintza Karabiazpi kalean kokatuta dago, 1 zenbakian. Enpresa batzuek datorren irailetik aurrera irekitzea aurreikusita dutela iragarri dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun