Herri-galdeketa egiteko sinadurak bildu ditu Berangoko Gure Esku Dagok

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 11a, 17:32

Berangoko Gure Esku Dago taldea. © BERANGO GED

Berangon ere erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-galdeketa egingo dute datorren azaroaren 5ean. Hala jakinarazi du bertoko Gure Esku Dago taldeak, auzokideen 718 sinadura bildu ondoren, hau da, udal-erroldaren % 12,7. Modu horretan, lau kontsulta egingo dituzte Uribe Kostan azaroaren 5ean: Berangon, Erandion, Getxon eta Leioan.

Euskal Herri subiranoa gura ote duten galdetuko zaie Berangoko auzokideei egun horretan, Gure Esku Dago kanpainaren barruan. Horretarako, botoa emateko hainbat gune egongo direla aurreikusi dute antolatzaileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun