Alconzako langileak borrokan

Oraindino akordiorik ez Alconzan

Iker Rincon Moreno 2022ko mar. 22a, 10:07

Kaleratzeen kontrako manifestazio jendetsua egin zuten joan den martxoaren 12an Berangon.

Joan den barikuan, hilaren 18an, Alconzako langileen ordezkariek Norgestion enpresagaz batu ziren Irizar Taldeak proposatutako enplegu erregulazioko espedientearen (EEE) inguruan akordio batera iristeko; halere, ez zen adostasunik egon. "Irizarrek 38 langile kaleratzeko asmoarekin segitzen du", deitoratu dute greba mugagabean dauden langileek.

Berangoko Alconza lantegiko ardura duen Irizar Taldeak Norgestion enpresa kontratatu du enplegu erregulazioko espedientea bideratzeko. Hori horrela, greba mugagabean dauden langileen ordezkariak aipatutako enpresa horregaz batu ziren joan den barikuan, hilaren 18an, akordio batera iristeko asmoz. Halere, beharginek deitoratu dutenez, ez zen adostasunik egon: "Irizarrek EEEarekin jarraitu nahi du eta, ondorioz, 38 langile kaleratu".

Hori guztia dela eta, joan den otsailaren 28an greba mugagabeari ekin zioten langileek Irizar Taldeko zuzendaritzari eskatu diote eurakaz zuzen-zuzenean batzeko eta enpresaren bideragarritasuna bermatuko duen industria-plana garatzeko, betiere inor kaleratu beharrik gabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun