Sindikatuko ordezkariek gogor salatu gura izan dituzte epaiketak eta elkartasun osoa adierazi diete langileei. Gaineratu dutenez, "argi eta garbi adierazi nahi dugu, enplegu suntsiketa eta langileon eskubideen urraketen aurrean parean izango gaituztela". Epaiketa 13:30ean izan behar zen, Getxoko epaitegietan.