Azken legegintzaldian Berangoko alkateorde izandako Itziar Aginagalde Avedillo jeltzaleak jaso zuen zapatuan, hilaren 17an, aginte-makila, eta Anabel Landa alkatearen erreleboa hartu du tokiko Udalaren gidaritzan. Maiatzaren 28ko udal-hauteskundeen emaitzen ondoren EAJk gehiengo osoa galdu zuen arren, zinegotzi bat galduta, Udalbatza osatzeko bozketan gehiengoa berreskuratzea lortu du sozialistakaz egindako akordioari esker. Izan ere, Aginagaldek jeltzaleen 6 botoez gainera, sozialisten botoa lortu zuen; EH Bilduk (4 zinegotzi) bere hautagaia bozkatu zuen, eta Elkarrekin Podemosek ere berea.