Ustez bere bikotekidea hil ondoren atxilotu zuten gizonezkoa espetxeratzeko agindu du epaileak, iturri judizialek Europa Press berri agentziari jakinarazi diotenez. Bilboko 39 urteko emakumezkoaren gorpua astelehenean bertan aurkitu zuten atxilotuaren etxebizitzan, Astrabuduan, senideek domekan haren desagerpena salatu ostean. Ertzaintza andrearen bikotekidea bilatzen ibili ziren astelehenean, eta azkenean, arrastian aurkitu eta atxilotu zuten Leioako Unbe mendiko Akarlanda parkean. Gizona epailearen aurretik igaro da arrasti honetan eta behin-behinean espetxeratzeko agindu du.
2015 urr 07 Erandio
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!