Bizkaiko Fiskaltzak hiru hileko espetxe-zigorra eskatu du abeltzainaren aurka, animaliakaz lan egiteko urte beteko inhabilitazioagaz batera, Eldiarionorte.es komunikabide digitalak zabaldutako akusazio-idazkiaren arabera. Ministerio publikoaren ustez, 2014ko gertaera "animaliekiko tratu-txar" kasua da, idien jabeak "hainbat anfetamina" eman zielakoan, "irabazteko asmo bakarragaz". Ikerketa-emaitzen arabera, abereak agonia-egoeran hil ziren, drogak eragin omen zizkielako "itolarria, erabateko akidura", masailezurren gura gabeko mugimenduak, "ataxia eta muskulu-minak". Epaiketa laster hasiko omen da, baina data ez dago zehaztuta.