Kalejira feminista egingo dute Astrabuduko jaietan

Iker Rincon Moreno 2018ko abu. 8a, 10:55

Protesta bat Astrabuduan, artxiboko irudian.

Atzo hasi ziren San Lorentzo jaiak Erandioko Astrabudua auzoan; jai-batzordeak antolatutako ekimenez gainera, Astrabuduko Talde Feministak kalejira feminista egingo du barikuan, 20:00etan, Lurberri kaletik.

"Soilik bai da bai" goiburupean, feministek zenbait musika-ekimen prestatu dituzte kalejiragaz batera egiteko. Hala, trikitixa, zuzeneko rapa eta musika aldarrikatzailea entzun ahal izango dira martxan, antolatzaileek zabaldu dutenez.

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun