Robles suhiltzaile da lanbidez; 2017ko martxoaren 13an, Saudi Arabia helmuga zeukan lehergailuz betetako itsasontzi bat prestatzen laguntzeari uko egin zion eta, ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiak espedientea ireki zion. Beharrerako sei urteko inhabilitazioa izan zuen mehatxu, baina azkenean Aldundiak "zigor arina" ipini zion bere esanetan. Horretaz gainera, Greenpeaceko kidea da eta Getxoko Ahal Duguko idazkari nagusia izan zen.
Luis Arbide, berriz, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako "Gerra hemen hasten da" batzordeko kide, blogari eta Attac-eko militantea da.