2015ean baino 600 boto inguru gehiago jaso ditu EH Bilduk. Horietako batzuk, seguruenik, orain arte udaleko bigarren indarra izandako Ganemos Erandiorentzat izango ziratekeen Espainiako Konstituzio Auzitegiak hauteskundeetan parte hartzea galarazi ez balio. Izen horregaz aurkeztu den beste indarrak botoen %1 ere ez du lortu. Elkarrekin Podemos zinegotzi bigaz sartuko da Udaletxean, eta PPk zeukan ordezkari bakarra galdu du. Parte-hartzeak hiru puntu egin du gora.
- BOTO-KOPURUA: 11.901
- ABSTENTZIOA: %37,37