LAB sindikatuak azaldu duenez, Vicinay Taldeak 2015ean Cables y Alambres bereganatu zuenean, enpresaren akzioak erosi zizkien ordura arte hainen ugazabak ziren beharginei. Cemvisaren bidez egi zuten erosketak, hau da, Vicinayrena den beste enpresa baten bidez. Ordainketa hainbat alditan egitekoa zen, eta azken epea aurtengo abenduaren 15ean bete da.
Sindikatuak salatu du "Vicinayk erabaki duela akzioak ez ordaintzera eta, horretarako, hartzekodunen lehiaketa eskatu duela Cemvisa enpresan". Hala, Cables y Alambreseko 123 langileri Vicinayk milioi erdi euro zor diela azaldu dute, "abuztutik ordaindu ez dituzten soldata guztiez gain".
"Gogoratu beharra dago Vicinay Taldeak hartzekodunen lehiaketa eskatu zuela Cables y Alambres enpresan, irailean, Santiago Babio Martinez Osaba eta Guillermo Hormaechea zuzendaritzako kideek lantegia utzi zutenean, taldearen beste enpresa garrantzitsu batzuetan ardura-postuak hartzeko", gaineratu du LABek. Harrezkeroztik langileak dabiltza ekoizpena kudeatzen, Administrazio Konkurtsalagaz batera.