Manifestazioa bukatzean, Tartanga Berdea plataformako kideek irakurritako komunikatuan adierazi dute Tartangako berdegunea babesteko helburuan ez dutela etsiko. Era berean, azken asteotan jazotako gertaerak nabarmendu dituzte, hala nola eremuko lurrak aztertzeko hondeamakinak edo etxebizitzen salmenta-promozioaren hasiera.
Hala ere, berdegunea salbatzeko garaiz dabiltzala adierazi dute, eta 400 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa gogor kritikatu dute; defendaezina dela kritikatu dute: "Zuen porlana soberan dago eta gure herrian berdeguneak falta dira, pandemiak argi utzi duenez". Deitoratu dute Altzagako azken eremu berdeagaz amaitu gura dutela, eta dei egin diete erandioztarrei, herriko elkarteei eta alderdi politekoei bizkarra ez emateko eta beraiekaz bat egiteko.
Bukatzeko, iragarri dute borrokan jarraituko dutela eta dituzten baliabideak erabiliko dituztela Tartangako berdegunea babesteko.