Zehaztu dutenez, bilera ireki hori Herritarren Partaidetzarako Programari dagokio, eta bertan, "proposamenaren helburuei buruzko informazioa emango da, baita tramitazio-prozesuari buruzkoa ere". Aurreratu dute erredakzio-taldeko eta udal-zerbitzuetako teknikariek ere parte hartuko dutela bilera horretan.
Gogoratu beharra dago Alztzaga auzoan kokatuta dagoen Cables y Alambres lantegia eraitsi eta 350 etxebizitzako hirigintza-proiektua dutela aurreikusita inguru horretarako. Zeregin horretarako lehen urratsak 2022an eman zituen Udalak, eta iragarri zuten lantegiko orubea garbitzea bederatzi milioi euro inguruko kostua izango duela.