Aldundiko iturriek azaldu dutenez, gaur-gaurkoz, egituraren zutabeak zimendatuko dituzten piloteak ari dira ezartzen, hurrengo faseak garatzeko behar den oinarriak ziurtatzeko. Gainera, Erandioko Altzaga parkea handitzeko eta zubia irekitzea ahalbidetuko duten instalazio elektrikoak eta kontrol-instalazioak diseinatzeko lan osagarriak ere hasiko dituzte laster.
Oinezkoentzako eta bizikletentzako zubi mugikorrak 470 metroko luzera izango du, eta sistema birakari bat izango du, itsasontzi handiak errazago igarotzeko, itsasadarraren nabigagarritasunari eragin gabe. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu duen azpiegitura honek mugikortasun iraunkorra eta ertz bien arteko lotura hobetzeko helburuagaz diseinatu zuten.