Horren harira, Landak aurreratu zuenez, “grebaren luzatzeak eragin ditzakeen osasun arriskuak hasi dira aztertzen eta ardura hartuko dugu, eta horregatik neurriak hartuko ditugu, osasunarentzat edo segurtasunarentzat arriskutsua izan daitekeen edozer saihesteko”. Txosten teknikoek azkenik, arrisku hori eman daitekeela egiaztatzen badute, alkateak Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio, bere ahalmen eta eskumenak baliatuz, Getxoko kaleetatik zabor guztiak kentzeko agindu dezan.
PPk, EH Bilduk eta PSE-EEk alkatearen joera kritikatu dute, “langileen eta enpresaren arteko batzarra egiteko lehenago ez behartzeagatik, grebarentzat irtenbidea negoziatzeko”, eta esku har dezan exijitu diote.