“Herriko tabernen” auzia eta “Blas de Lezo” fragatari Getxon egindako harrera gaitzetsi ditu GUKek. Adierazi dutenez, Espainiako Auzitegi Gorenak 107 herriko taberna eta 20 pertsona kondenatu izana “ez da harritzekoa, gaur egun bizi dugun normalizaziorako eta elkarbizitzarako prozesua zapuzteko dagoen grinari erantzuten diolako”. Era berean, gaur eguerdian Getxoko uretan porturatu den gerraontziaren harira, “mota horretako ekitaldiek irudikatzen duten baloreak" gaitzetsi eta Getxo militar bako udalerri izendatzea aldarrikatu dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!