Bosgarren sexu eraso bat salatu dute Getxon

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 7a, 10:30

Bezperan sexu eraso ahalegin bat pairatu izana salatu zuen emakume batek abuztuaren 30ean Algortan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Kasu horregaz, bost dira abuztuan Getxon salatutako sexu erasoak: Algortan 4 eta Itzubaltzeta/Romon 1. Azken egunotan, azken kasu horren harira, Algortako Torrene kalean emakume bati sexualki eraso egin ziotela zioen mezu bat zabaldu da. Horregaz batera, Algortako jaietatik eman diren 5 kasuetan erasotzaileen deskribapena berdina zela zioen mezuak, poliziak konfirmatzen zuelakoan. Hala ere, Ertzaintzak kasuen arteko erlazioa albora utzi du, whatsapp bidez zabaldutako mezu hori gezurtatuz. Jazotako bost kasuetatik, hirutan dago ikerketa zabalik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun