Lan horiek eginda, ibilgailuak eta bizikletak aldi berean ibiltzeko gune bat egokituko da, bizikletak "errazago" ibil daitezen, eta gainera, udalerriko bidegorri sareagaz lotuko dena, udal arduradunek azaldu dutenez.
Lanak maiatzaren erdialdera amaitzea aurreikusten bada ere, eguraldiak baldintzatuko ditu lanon ezaugarriagatik (bide-zoruaren gainean seinaleztapena pintatu behar da).
Aurretik ere bidegorri bat egon zen aipatu kalean; halere, 2011n, Imanol Landa Getxoko alkateak hori kentzea erabaki zuen, arriskutsua zelakoan.