EH Bilduk mota honetako erasoak gertatzen direnean aktibatu egiten den ekintza protokoloa sinatu zuenez, atzoko bozketan abstenitu egin zen, "baina ez genuen aldeko bozka eman". Horrez gainera, protokoloa mugimendu feministagaz batera berrikusi behar dela uste dute koalizio abertzalekoek, "bestelako bide-orri bat guztien artean marrazteko".
Mugimendu feministaren lana
EH Bildukoek salatu dutenez, adierazpenean ez zaio aipamenik egiten mugimendu feministak urte osoan zehar eraso horiekaz "amaitzeko" egiten duten lan "etengabeari". "Elkarte hauek egiten duten lana txalotzekoa da, eta errespetu eta miresmen osoa zor diegu. Gainera, aintzat hartzen dugu horrelako erasoen aurrean, mugimendu feministak erantzunak artikulatzeko jendarte subjektu nagusiena izan behar duela".
Horregatik, atzoko Bozeramale Batzordean talde politikoei eskatu zieten, arratsaldean beste deialdi bat egin ordez, mugimendu feministak deitutakoagaz bat egiteko, edo aurrekoa egin ezean deialdia ordu eta leku desberdinean egiteko. "Gure eskaera kontuan hartu ez zenez eta mugimendu feministak izan beharreko protagonismoa errespetatu behar dela pentsatzen dugunez, abstenitu ginen", azaldu dute.