Sexu-askapenerako elkarteak zabaldutako oharraren arabera, Fiskalak ez omen du izaera homofoborik ikusten erasoan, eta, horrenbestez, ez dute gorroto deliturik epaituko. Hala, pertsona biren arteko kale-liskar gisako epaiketa izango da. Horrez gainera, erasoa pairatu zuen Kitzikan-eko kidearen kontrako salaketa jarri dute erasotzaileek.