Tosuren balizko utzaraztearen aurrean erresistentzia zibilaren alde egin du EH Bilduk

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 26a, 10:20

Tosu landa.

Getxoko EH Bilduk Tosu landan "erresistentzian" dihardutenen norbanakoei bere elkartasuna eta atxikimendua helarazi die. Era berean, bat egin dute Tosu Betirako taldearen aldarriagaz, "sorreratik gaur egunera arte egin izan dugun legez". Horrez gainera, balizko utzaraztearen aurrean desobedientzia eta erresistentzia zibilaren aldeko aldarria egin du koalizio abertzaleak.

Tosuko landan erresistentzian diharduten norbanakoen balizko utzaraztea eragingo luketen indar polizialen jarrera, oldarkorra izan litekeela uste du EH Bilduk. "Ez litzateke lehen aldia herritarrek desobedientzia zibila praktikara eraman eta indar polizialak hari bortizkeriaz oldartuko litzaiekeena", azaldu dute.

Hori dela eta, desobedientzia eta erresistentzia zibilaren aldeko aldarria egiteaz batera, Tosuko erresistentzia kanpaldian dihardutenak "errespetuz eta begirunez" arta ditzatela eskatu dute, "inolako bortizkeriarik gabe". Horrez gainera, gertaeren berri eman guran bertaratuko liratekeen kazetariei euren lana "askatasun osoz eta inolako oztoporik gabe egiten uztea" aldarrikatu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun