Ibarbengoako parkingaren kontrako eguna egingo dute zapatuan

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 15a, 12:30
Joan den urtarriletik erresistentzia-kanpaldia egiten dabiltza hainbat lagunek Tosu landan.

Getxoko Ibarbengoako aparkalekuaren kontrako borrokak ez du etenik. Joan den urtarrilean Tosu izeneko landan hasitako erresistentzia-kanpaldia mantentzen dute oraindino Tosu Betirako kideek, eta zapatu honetan, hilaren 18an, "Ibarbengoako parkingaren aurkako eguna" egingo dute, Algortako Bihotz Alai plazan.

Ibarbengoako parkingaren aurkako egunaren egitaraua:

  • 11:00 Azoka
  • 11:00 Umeentzako tailerrak (hazitegiak, ortu bertikala, aurpegi-margoketa)
  • 12:00 Txalaparta-tailerra
  • 14:00 Argazki erraldoia
  • 14:30 Paella-jana

eta gero...kalejira musikatua.

Egun berezi hori egiteaz gainera, kanpaldirako egitaraua ere antolatu dute egunotarako:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun