Aiboa metro-geltokiko sarbidearen segurtasuna hobetuko du Getxoko Udalak

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 4a, 16:59

Aiboa metro-geltokia, artxiboko irudian.

Aiboa metro-geltokiko sarbidearen inguruan segurtasuna hobetzeko proposamena izan da bozkatuena Gobernu-taldeak bultzatutako aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan. Hainbat aukeren artean bozkatzeko aukera izan dute herritarrek, joan den martxoaren 23ra arte. Guztira, 986 boto-paper jaso dira, eta horietatik 817 baliodunak izan dira.

Proposatutako zortzi proiektuen artean Aiboa metro-geltokiko sarbidearen segurtasuna hobetzea lehenetsi dute auzokideak. Egiteko horretarako 650.000 euro bideratu beharko direla aurreikusi du Udalak.

Ezarritako baldintzen arabera, Udalak erabaki beharko du aipatutako proiektuaz gainera bestelako proposamenen artean zein gauzatuko den, aurtengo udal aurrekontuan aurreikusitako milioi euroko diru-partida bete arte.

Amaia Agirre Gobernu Irekiaren zinegotziak oso positibotzat jo du herritarrek izan duten parte-hartzea, udal aurrekontuei ekarpenak egin ahal izateko aurten lehenengo aldiz martxan jarri den honetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun