Gune autogestionatuak hainbat eraso pairatu ditu azken hilabeteotan; azkena joan den astean jazo zen. Oraingo honetan, eraikinaren ondoko kontainerra apurtu eta Algortako hainbat eragilek bertan gordeta zuten materiala lapurtu dute ezezagunek, hala nola Algortako Jai Batzordearen eta elektrotxarangaren musika ekipoa; Indabadako materiala; ortuko materiala; gazte-txosnako argiak, mikroak eta sorgailua. Ondorioz, galerak milaka eurokoak direla jakinarazi dute gazte-mugimenduko kideek.