Oinarrizko zerbitzuak dira abiatuko direnak, adinekoen "bizi-kalitatea eta ongizatea hobetuko dituztenak", Udalak adierazi duenez. Lehenengo momentu batean, RKEren instalazioetan eskainiko diren oinarrizko zerbitzuak dira: gizon eta emakumezkoen ile-apaindegia, masajista eta podologia; billardun aretoan; mahai-jokoak eta tailerrak antolatzeko guneak. Dinamizatzaile sozio-kulturala ere izango da bertan. Eta laster, gimnastika-gela zabalduko da.
Zerbitzu gehiago
Hirugarren solairua irekita, RKE ordu gehiagoz egongo da zabalik, hau da, 08:00etatik 22:00etara, astelehenetik barikura, eta 09:00etatik 21:00etara, asteburu eta jaiegunetan. Egun beretik aurrera, helduentzako Liburutegiak etengabeko ordutegia izango du, 08:30etik 20:30era, astelehenetik barikura, eta 09:15etik 13:00etara zapatuetan. Horrez gainera, ikasgelen inguruko eskaerari erantzuteko, aste osoan, zapatuak eta domekak barne, ikasteko aretoak zabalduko dira, RKEn programaturiko gainontzeko jarduerarik ez badago aipatutako areto horietan.