Getxo udal-gobernuari egindako kritika gogorrak alde batera utzi barik, nagusien etxekoek positiboki baloratu dute euren jarduerak bertan egiten segitu ahal izateko agintari getxoztarrek emandako aukera, udal-batzarrean kontrakoa erabakitzen ez badute behintzat.
Itzubaltzeta/Romoko Lope de Vega kaleko nagusiek euren "beharrizanei arreta ipintzea eta kendutako zerbitzuak bueltatzea" eskatu diete udal-arduradunei. Azaldu dutenez, "hitzordua eskatu dugu alkateagaz; baina, Gizarte Zerbitzuetara bideratu gaituzte. Adeitasunagatik bada ere, joan egingo gara hitzordura; baina, alkateagaz berba egitea exijitzen dugu, zentsurik ez daukan egoera honegaz amaitzeko".