Euskaraldia

"Euskaraldia Sorginzulon" ikuskizunerako gonbidapenak agortu egin dira

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 17a, 16:13

Urriaren 8an egin zuten antzezlanaren aurkezpena Begoñako galerietan. © GETXOKO UDALA

Euskaraldia Getxo batzordeak aditzera eman duenez, zapatu honetan Algortako Begoñako gazteluko galerietan egingo duten euskarazko zein gaztelaniazko ikuskizunerako gonbidapenak agortu egin dira; eraikin horren azpian topatutako Sorginzulo kobaren berri emango dute, antzezkizun baten bitartez. Hala ere, amaitutakoan, 21:00ak aldera, Begoñako gazteluko galerietako kanpoaldean leizea gordetzen duen horma modu artistikoan botako dute, argien muntaia baten bitartez, eta bertaratzeko deitu dute antolatzaileek.

Bitartean, antolakuntzak iragarri du antzezpena errepikatuko dutela datorren udaberrian, eta erreserba egin duten eta bertaratu ezin izango diren pertsonei eskatu die horren berri emateko, ondoren itxarote-zerrendakoei deitu ahal izateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun