Begoña Losilla Ciudadanos alderdiko hautagaiak azaldu duenez, "Getxo kirol-azpiegituren erreferentziazko udalerria izan behar da". Horretarako, udalerrian kirola praktikatzeko dauden azpiegitura denak birgaitzeko neurria hartuko duela azpimarratu du. Losillaren iritziz, "Gobernu-taldea utzikeriaren ondorioz, kirol-azpiegiturak egoera tamalgarrian daude". Era berean, EAJren jokabidea kritikatu du: "Promesa asko egiten dituzte, baina denok dakigu denak engainuak direla".
Horrez gainera, Arenas Club futbol-taldea lekuz aldatzearen "inposizioa" kritikatu du alderdi laranjako alkategaiak: "Jakin badakigu Arenas taldea osatzen duen jendeak ez duela lekuz aldatu nahi; guk Imanol Landaren inposizio hori geldiaraziko dugu".
"Daborduko daukaguna hobetzean" oinarritu du Losillak bere proposamena, baita "auzokideen nahiak biltzen dituzten" hainbat proiektu garatzean ere. Horien artean, nabarmendu du 14 urtetik beherako neska-mutilentzako doako kuota ezartzea udal kirol-azpiegiturak erabili ahal izateko. Neurri horregaz, kirola sustatu gura du gazteen artean. Alkategaiaren berbetan, "Getxo kirola modu errazean egiten den udalerria izatea nahi dugu; eta kirol-azpiegiturez goza nahi duenak ahalik eta onenekin izatea nahi dugu".