EH Bilduk botoetan gora egin du eta eutsi egingo die lau zinegotziei. PP bigarren indarra izan da, ohi duenez, eta bost zinegotziei eutsi die, baina botoak galduta. 2015ean lau zinegotzi lortu zituen GUKi dagokionez, jakina da zatitu egin zela hauteskunde hauen atarian: kide batzuk Elkarrekin Podemosegaz aurkeztu dira (eta zinegotzi bi lortu), eta besteak, hau da, sigla berdinakaz joan direnak, kanpoan geratu dira. Bestalde, Ciudadanosek galdu egin du bere zinegotzia, amaitu den agintaldian EAEn izan duen bakarra.
- BOTO-KOPURUA: 42.059
- ABSTENTZIOA: %32,49