Osoko bilkuran onartu denez, honako kopuruak emango zaizkie auzoetako jai-batzordeei: 45.092 euro San Inazioko jaietarako, 35.263 Itzubaltzetarako eta 29.856 Portu Zaharrerako. Igoera %4koa izango da.
Bestalde, Udalak iragarri du paelletan beira modu berezituan jasoko dela (hondakin guztiak gaika bereizteko EH Bilduk egindako eskaria ezetsita), eta Zurrumurrurik Ez estrategia ere bertaraino eroango dela, zapiak banatuz. Gainerako jaietan ere lekua izango du pertsona etorkinen gaineko zurrumurruen aurkako mezuak, hala nola eraso sexistak gaitzesteko kanpainak. Bestalde, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak dispositibo bateratua antolatuko dute jai-egunetan.