Hala, Portu Zaharreko jaiak aprobetxatuz, dozenaka lagun batu ziren atzo trikiti eta panderoaren doinuak lagunduta, Genaratxuko parkera joateko. Bertan, 2017an Tosuko landatik berreskuratutako okarondoa landatuta dago, eta horren magalean egin zuten ekitalditxoa. Gogoratu dutenez, 2017ko abenduaren 16an 200 lagun inguru martxa egin zuten Bidezabaletik Tosu landara arte, bertan egiten ari diren aparkalekuaren obrak salatzeko asmoz. Martxa horretan, obren ingurura heldutakoan, hondeamakinek botatako zuhaitz bat hartu eta, Algorta osoa zeharkatu ondoren, Batzokian utzi zuten alkatearentzako "gabonetako opari" gisa. Ondoren, zuhaitz hori berreskuratu eta Genaratxu parkean landatu zuten ekologistek.
Atzo egindako ekitaldiagaz zortzi urteotako borroka-zikloa "itxi" gura izan dute: "Indar eta denbora asko bidean utzi ditugu, baina askoz gehiago da lortu eta sortu duguna. Galdutako baina batez ere irabazitako guztiagatigatik, Tosu Betirako!".