Getxoko udalak adierazi du Itzubaltzeta III gaztetxearen zigilatzea ekiditen saiatzeko Lope de Vega kalean bildutako 80 lagunak "sakabanatzeko eta ezarritako distantzia sozialari eutsiz gehienezko 10 pertsona biltzeko ahaleginak" egin zituztela udal-arduradunek. Hori dela eta, Ertzaintzari abisua eman behar izan ziotela argudiatu du Amaia Agirre Getxoko alkateak.
Atzo, Itzubaltzeta III gaztetxearen zigilatzea ekiditen saiatzeko 80 lagun inguru batu zen Lope de Vega kalean. Horren aurrean, Getxoko Udalak salatu du horiek denek COVID-19ak eragindako osasun-larrialdia dela eta alarma-egoeraren dekretuan ezarritako zirkulazio- eta mugikortasun-mugak urratu zituztela. Horren aurrean, udal-agintariek Ertzaintza abisatu eta horiek eraikinaren perimetroko kaleak hesitu zituztenean, bertaratutako gizon-emakume denak sakabanatu egin ziren, apurka-apurka.
Bere aldetik, Udalak berriro azpimarratu du elkarrizketarako borondatea duela, "baina arau oinarrizkoenak errespetatuz; eta gaur egun, alarma-egoeragatik mugikortasun-muga betetzea ezinbestekoa da osasun publikoa kontserbatzeko". Gazteek, euren aldetik, ondorioztatu dute Udalaren jarrera "guztiz ezkorra" dela eurekiko eta horren ondorioa izan zirela atzoko gertakizunak.
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.
Izan zaitez HIRUKAlagun