COVID-19aren pandemia dela eta alarma egoera ezarri zenetik dabil martxan Algortarrok Zaintzen herritarren zaintza-sareak. Horrek, behar dutenei erosketak egiten laguntzeaz gainera, bestelako ekimenak jarri ditu martxan, hala nola agenda kulturala eta umeentzako mintzapraktikak. Horren inguruan berba egin digu Cristian Rodriguez Urzanqui boluntarioak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!