Getxoko Udalak duela aste bi hustutako Itzubaltzeta III gaztetxea "desinfektatu" zuten atzo arrastian gune-autogestionatuko kideek. "Oraingoan, baina, ez da COVID-19ari aurre egiteko izan, guk nahi genuen bezala, baizik eta bi astetik hona Itzubaltzetako herria jasaten ari den presio polizialaren aurka izan da", azaldu dute. Izan ere, gaztetxea zigilatu zenetik Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren presentzia "nabarmena" izan dela bertan deitoratu dute auzoko gazteek.
2020 mai 12 Getxo
2020 mai 11 Getxo
2020 mai 12 Getxo
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.