Ibarbengoako aparkalekua "inauguratzeko" deia egin du GuNE kolektiboak

Iker Rincon Moreno 2020ko eka. 15a, 10:50

Aparkalekua barrutik.

Getxoko Ibarbengoako geltokia eta aparkalekua ireki ditu gaur, astelehenean, Metro Bilbaok. Horren aurrean, Uribe Kostako GuNe kolektiboak "faraoniko, kutsatzaile eta beharrezkoa ez den proiektu" hori salatzeko bizikleta martxa egingo du gaur. Arrastiko 18:00etan jarri dute hitzordua, Bidezabaleko metro geltokian.

Ibarbengoako aparkalekuak 295 leku izango ditu, hiru solairutan (horietako bi, lurpekoak). Bederatzi aparkaleku mugikortasun urrikoentzat izango dira, eta beste bost zamalanak egiteko. 

Obrak bost milioi eta erdi euro inguruko kostua izan du, Bizkaiko Garraio Partzuergoak ordaindu dituenak. Hain zuzen ere, erakunde horrek bidalitako oharrak dioenez 36 hilabete iraun dute azpiegitura egiteko lanek; honenbestez, Tosuko landa desalojatu aurreko denbora ere sartu dute zenbaketa horretan, 2017ko azaroan burutu baitzen guztiz Tosu Betirako plataformako kideen desalojoa, hau da, orain dela 31 hilabete inguru.

Garraio Partzuergoaren esanetan, "Ibarbengoako aldirietako aparkalekuak izango du, Bizkaiko Garraio Partzuergoko lauren artean, autoan eginiko distantziaren eta garraio publikoan eginiko distantziaren arteko harremanari dagokionez datu onena. Bestela esanda, irteera-puntutik helmugaraino, autoaren erabilera oso portzentaje txikia izango da metroaren erabileraren portzentajearen aldean".

Erlazionatuak

Porlanak tapa ezin dituenak

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Rodriguez Arrutia 2020 eka 04 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun