Pandemiaren urte honetan, 2020an, eskualdeko gune okupatuek hainbat gorabehera bizi izan dituzte. Osasun-alertaren erdian, Romoko Itzubaltzeta III gaztetxe okupatu berria hutsarazi zuen Getxoko Udalak; oraintsu, aldiz, Getxoko Txorimalo gaztetxeko kideek jakinarazi dute gune autogestionatua desalojatzeko arriskuan dagoela. Hori dena dela eta, zapatuko mobilizazioa Algortan egitea erabaki du Uribe Kostako okupazio mugimenduak.