Sastraka, Burdinola, Maidagan, Kutxitril, Aixerrota, Mentxakabarri eta bidean gelditu ziren hamaika proiekturen bideari jarraituta, 2006ko apirilaren 10ean okupatu zuten Getxoko Txorimalo gaztetxea den eraikina. Bere momentuan, Algortako Gazte Asanbladak zabaldu zuenez, 40-50 gazte inguru batuta okupatu zuten Aixerrotako etxe hutsa. Azaldu zutenez, ordura arte, etxe horretan squater gisa egon zen bikote bat, eta haiek Algortako okupazioaren aldeko mugimenduagaz kontaktuan jarri ondoren, etxea hustuko zutela esan eta gazte asanbladak eraikina gaztetxe gisa erabiltzea erabaki zuen. Ordutik 15 urte igaro dira, hamaika eraso –argi-mozketak, zaintza-kamerak–, eta hainbat identifikazio ere.
Okupazioa egin eta gutxira, 2007ko maiatzaren 7an, Txorimalo gaztetxeko kideak zirelakoan, Pinueta, Algorta eta Getxoko gazte bana deklaratu zuten Getxoko 5. Instrukzio Epaitegian ondasun higiezinen usurpazio delitu baten ustezko egile gisa. Orain, 14 urte beranduago, duela gutxi eraikinaren inguruan identifikatutako gazte bi epaitu dituzte, akusazio berdina egotzita.
Txorimalo gaztetxea aurrera!
— EH Bildu Getxo (@GetxokoEHBildu) May 18, 2021
29 eta 26 urteko bi gazte epaitu dituzte gaur Getxoko epaitegietan, orain dela 16 urte egindako okupazio batengatik.
EH Bildutik gure babesa eta elkartasuna adierazi diegu gaurko kontzentrazioan.@txorimalogazte pic.twitter.com/HK7nreQYhN