AEBko taldea Espainiako selekzioaren borreroa izan da oraingoan ere. Oscar Trigok zuzentzen duen taldeak ezin izan du estatubatuarren tren-makina gelditu, batez ere erreboteetan eta hiruko jaurtiketetan. Asier Garcia bere taldea gidatzen saiatu da, baina, hala ere, AEB garaile izan da.
“Ez dugu partida lehiatzen jakin. Bigarren laurdenean euren defentsak min handia egin digu. Bagenekien gertatuko zela eta ez gara mentalki gogorrak izan, izan behar genuen bezala. Bigarren zatian hurbiltzen saiatu gara, baina gakoa bigarren laurdena izan da”, esan du Asier Garciak.
“Gu urrea irabazteko asmoz gentozen, eta horretarako denei irabazi behar diegu. Orain errekuperatzen saiatu behar dugu, eta merezi dugun eta jarraitzen gaituen jendeak merezi duen brontzezko domina gogoan izan behar dugu”, azpimarratu du.
Brontzezko domina lortzeko partidan Espainiak Japonia edo Britainia Handiaren aurka jokatuko du.