Mundukatuak

Arrate Sainz de la Maza: “Euskal Herrian baino gehiago bizi dituzte Gabonak hemen”

Iker Rincon Moreno 2021ko abe. 29a, 15:28

Abendua eta urtarrila artean, urtearen amaieragaz, Gabonak ditugu hemen: tripa-festak, familia zein lagun artean; elizkizunak, opariak eta jaia. Munduko beste leku askotan ere garaiok ospatzen dituzte, baina, zelan? Danimarkan urteak daroatzan Arrate Sainz de la Maza gazteagaz elkartu gara oraingoan, eta azaldu digunez, egunok modu bizian igarotzen dituzte bertan.

Gabonak hasi aurretik, familia eta lagunakaz elkartzen dira danimarkarrak arratsalde batez Gabonetako dekorazioak prestatzera, eta gløgg –ardo beltz beroa– eta æbleskriver jatera. Gabonen aurreko lau domeketan kandela bana pizten dute, eta etxeko txikienek opariak jasotzen dituzte. Horren harira, Pakkeleg izeneko jolasa nabarmendu du algortarrak: “Opariak borobil baten erdian jartzen dira, eta jendeak multzotik hartzen ditu dadoan sei bat ateratzen duenean. Opari denak banatutakoan, bigarren txanda bat dago, eta sei ateratzen duenak opariak lapurtzen ditu. Ondoren, denbora amaitzean, opariak irekitzen dituzte”. Lantokietan ere jolasak egiten dituzte, nisse izenekoak: “Partaide bakoitzak lagun ezkutu bat dauka, eta oparitxoak, edo putakeriak ere, egiten dizkiote elkarri hilabete osoan zehar nor den nor esan gabe”. Orokorrean, De la Mazak ondorioztatu duenez, garrantzi handia ematen diote Gabon garairi han.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun